ATANCE
ITURRIAGA,
Roberto
(Galdakao, Bizkaia , 1959 )
Eskultura.
Galdakao (Bizkaia)
Artista honek prestakuntza autodidakta izan du. Bere ibilbide profesionala Galdakaoko (Bizkaia) beste artista batzuenei lotuta dago; izan ere, Udalak lagatako tailer bat konpartitzen du beraiekin. 1988 Accesita Bizkaiko Artea'88 lehiaketan. 1989 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea’89 lehiaketan hautatua. 1990 Zaragozako Pablo Gargallo IV. Eskultura Sariketan hautatua. ¿Qué quiere usted de mí? lanerako eszenografia egin zuen (obra hori Madrilgo IV. Lehiaketa Koreografikoan eskaini zen). 1991 Valladolideko Eskulturako Caja España Sarian eta Bizkaiko Artea'91 lehiaketan hautatua. 1992 Lehenengo saria Zaragozako Pablo Gargallo VI. Eskultura Sariketan eta Lemoako (Bizkaia) Eskulturako I. Bienalean. 2002 Jesús Uranga Chueca eskultorearekin batera, Bilboko Espacio Marzana galeriaz arduratu zen. |