
|
AGIRRE
UNAMUNO,
Xabier
(Bergara, Gipuzkoa , 1955 )
Pintura.
Paris, Bilbao
1975 Arte Ederretan lizentziatu zen eskulturaren berezitasunean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte horretan bertan Parisera joan zen bizitzera, eta, han, Parisko Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan eman zuen izena. Ondoren, Arte Plastikoetako Goi Mailako Diploma lortu zuen. Parisen 1988ra arte bizi izan zen, eta bere jardun artistikoa ere urte horretara arte garatu zuen. 1979 Victor Choquet Pintura Saria. Urtero, Frantzian artista gazteei ematen zaien saria da. 1988 1988az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean Pintura Teknologietako irakasle da. 2001 Bertizko Parke Naturaleko I Pintura Sariketan hautatua. |