
|
AQUERRETA
MAESTU,
Juan José
(Pamplona/Iruña , 1946 )
Pintura, Marrazketa, Eskultura.
Pamplona/Iruña
1962 - 1964 Marrazketa eta pintura ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. 1966 Nafarroako Foru Aldundiaren beka. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen, Madrilen. Bertan, kolorearen prestakuntzari buruzko irakasgaiak jaso zituen Antonio Lópezen eskutik. 1967 Molina Higueras Pintura Saria, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolak emana. Bigarren saria Donostiako III. Euskal Pintura Sari Nagusian, Donostiako Turismo Ekimen Zentroak antolatutakoa. 1972 Bigarren saria Iruñea Hiria Pintura Lehiaketan. 1973 Donostiako VI. Euskal Pintura Sari Nagusian saritua. 1978 Iruñeko Larraona ikasle egoitza nagusiak antolatutako pintura mahai-inguruan parte hartu zuen. 1983 Bigarren saria Nafarroako Foru Aldundiak antolatutako Nazioarteko Arte Garaikidearen Lehiaketan. Irakasle lanetan hasi zen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. 1986 Nafarroaren Egunaren ospakizunetarako kartel oroigarria egin zuen Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza Departamenturako. Artista Gazteak Sariko epaimahaikide, Nafarroako Gobernuak antolatutakoa. 1993 Pintura tailer bat zuzendu zuen Gustavo de Maeztu Museoan, Lizarran (Nafarroa). 2001 Arte Plastikoen Sari Nazionala, Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Zuzendaritza Nagusiak emana. Madril. 2003 Kulturaren Vianako Printzea saria, Nafarroako Gobernuak emana. 1983tik pintura eta marrazketa klaseak eman ditu Iruñeko Arte Eskolan. |