
|
AMANTEGI
AGIRREBEITIA,
Joxe
(Durango, Bizkaia , 1966 )
Pintura, Fotografia, Infoarte, Eskultura, Pintura.
Durango (Bizkaia)
1989 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'89 Lehiaketarako aukeratu zuten eskulturan, bai eta Santa Cruz de Tenerifeko Espainiako Arte Ederretako Fakultateen I. Biurtekorako eta Anbereseko (Belgika) Europako Arte Eskolen II. Biurtekorako ere. 1990 Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pinturako espezialitatean. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia'90 Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltarirako aukeratu zuten pinturan, bai eta Bizkaiko Artea'90 Lehiaketarako ere. Granadako Rodríguez Acosta Fundazioko mintegietara joateko beka lortu zuen. Amorebieta-Etxanoko Serigrafia Industrialeko Ikastaroan parte hartu zuen (Bizkaia). 1991 Amorebieta-Etxanoko ZornotzArte'91 Biurtekorako aukeratu zuten (Bizkaia). 1992 Lehen saria lortu zuen Durangoko Jaietako Kartelen Lehiaketan (Bizkaia). Begiralea izan zen Durangoko Pinondo Kultur Etxean (Bizkaia). Autoedizioko eta Diseinu Grafikoko ikastaroak egin zituen Getxon (Bizkaia); argazkilaritzakoak, Durangon (Bizkaia). El Correo Español-El Pueblo Vasco eta Eraz egunkarietako argazkilaritzan, diseinuan eta maketazioan parte hartu zuen. 1993 Berrizko (Bizkaia) Alejandro Aldecoa txistulariaren omenezko monumentua egin zuen. Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'93 Lehiaketarako aukeratu zuten pinturan. 1994 Durangoko Gure Kabia Taberna diseinatu eta apaindu zuen. 1995 3Dko animazio-ikastaroa egin zuen Vitoria-Gasteizen. Durangoko Cayetano Lupeñak artistei zerbitzuak emateko abian jarritako www.boj.org multimediako proiektuan parte hartu zuen. Lankidetza horrek, gainera, 2002. urtera arte iraun zuen. 1996 - 1997 Multimediako Masterra egin zuen Bilboko Analla Arte eta Diseinu Zentroan, eta zentro horretan hasi zen irakasten. 1998 Arte eta teknologia berrien tailerrean parte hartu zuen, Santanderreko Marcelino Botín Fundazioko José Ramón Alcaláren zuzendaritzapean (Cuencako MIDE Nazioarteko Elektrografia Museoko zuzendaria). 1999 Peter Jonesen Serigrafia Artistikoko Tailerrean parte hartu zuen Bilbao Arten, bai eta Jesús Pastorren Grabatu eta Teknologia Berrien Tailerrean ere, Fuendetodoseko Goya Fundazioan (Zaragoza). 2000 Durangoko Pub Dracheko apaindura, pintura eta ordenagailu bidezko errotulazioa egin zituen. Ertibil Bizkaia'00 Erakusketa Ibiltarirako aukeratu zuten pinturan. 2001 - 2002 Ertibil Bizkaia'01 eta Ertibil Bizkaia'02 erakusketa ibiltarietarako aukeratu zuten argazkilaritzan. |