
|
ALONSO
ASENJO,
Adel
[ADEL]
(Burgos , 1953 )
Eskultura, Instalazioak, Pintura.
Muskiz (Bizkaia)
Irakasle eta Psikologiako ikasketak egin zituen. 1985-1986 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'85 zein Bizkaiko Artea'86 lehiaketetarako eta Ertibil Bizkaia'86 Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltarirako aukeratu zuten. 1987 Accesita lortu zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'87 Lehiaketan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'87 Lehiaketarako aukeratu zuten. 1988-1989 Arrasateko (Gipuzkoa) IV. Eskultura Sinposioan saritu zuten, eta lana erosi zioten. Bizkaiko Artea'88 eta Gure Artea'89 lehiaketetarako aukeratu zuten. 1990 Ertibil Bizkaia'90 Erakusketarako, Bizkaiko Artea'90 Lehiaketarako eta Burgoseko Hiriko IV. Eskultura Lehiaketarako aukeratu zuten. 1991 Lehen saria irabazi zuen Sestaoko (Bizkaia) IX. Pintura Lehiaketan. Ertibil Bizkaia'91 Erakusketarako aukeratu zuten. 1992 Bizkaiko Artea'92 Lehiaketako pintura eta eskultura modalitateetarako aukeratu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak Arte Plastikoetarako Beka eman zion. Zenbait erakusketa egin zituen Abanto Zierbenan (Bizkaia). Sol Lewitt artistaren Wall Drawing # 700 lanaren betearazpenean parte hartu zuen Bilboko Rekalde erakusketa-aretoan. 1993 Ertibil Bizkaia'93 Erakusketarako aukeratu zuten, eta lana erosi zioten. 1994 Abanto Zierbenako (Bizkaia) Kultur Etxean egindako Autorretrato erakusketako komisarioa izan zen. Puertas Abiertas dantza-konpainiako José María Luque Tagua zuzendariari lagundu zion Háblame bajito laneko eszenografia egiten. 1994-2004 Gallartako erakusketa-gelako zuzendaria. 1996-2000 Ezkerraldea Plastika erakusketetako proiektuko sustatzailea eta koordinatzailea. 1997 Iruñean egindako Eskulturako Lehen Sari Nafarrerako eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) Eskulturako Lehen Sarirako aukeratu zuten. Accesita lortu zuen Gure Artea'97 Lehiaketan. 1998 Gure Artea'98 Lehiaketarako eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ezkerraldeko zenbait udalerri bizkaitarren laguntzaz antolatutako Ezkerraldea Plastika Lehiaketarako aukeratu zuten. 2001 Abanto Zierbenako (Bizkaia) Kultur Etxean egindako Pornografía conceptual erakusketako komisarioa izan zen. 2002tik komisariotzako eta antolatzaileko bere lan ugariarekin jarraitu du. Abanto-Zierbana, Muskiz eta Barakaldoko udalerrietan erakusketa asko antolatu ditu eta, aldi berean, hainbat erkidego-arte proiektuak sustatu ditu. Zenbait katalogotarako testuak idatzi ditu eta kontakizun edo poesía espeimentala liburuak argitaratu ditu. Con_margen (2004-2011) eta muskiz.ok (2014-2019) aldizkari sozio-kulturalen sortzaile eta zuzendaria izan da. |