
|
AIZKORBE
Faustino
(Olloki, Nafarroa , 1948 )
Eskultura.
Pamplona/Iruña
Hasiera batean marrazketa eta pinturan trebatutako eskultore autodidakta. Jorge Oteiza izan zen eskulturaren bidera bultzatu zuena. Gaur egun, Iruñean bizi da, eta bertan egiten du lan. 1974 Larragoako (Nafarroa) IV. Arte Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. 1978 Hormigoizko eskultura bat egin zuen, estalperik gabe, Gartziriainen (Nafarroa). 1979 Galdaketa teknikak probatzeari ekin zion, eta, gaur egun, igeltsuz egindako maketekin uztartzen du jarduera hori. 1983 - 1985 Murales para naturaleza crepuscular egin zituen zurez eta pinturaz; halaber, Elfi I eta Murales de granito negro bildumarako marmolezko maketak eta irudiak ere egin zituen, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxarentzat. 1987 Pollençako (Mallorca) Eskulturako Nazioarteko IV. Lehiaketaren lehen saria jaso zuen. 1988 Lekarozko (Nafarroa) Aholku Onaren Ama Birjinaren Ikastetxearen mendeurrenaren omenez egindako eskultura amaitu zuen, baita Carrarako (Italia) Carlo Nicoli eskultorearen tailerrean marmolezko lana ere. Horretaz guztiaz gain, Madrilgo Orcasur auzoan proiektu bat egiteko maketa gauzatu zuen. 1990 Rotary Club saria eman zioten, Etorkizun Berria eskulturagatik. 1991 Toledoko Aurrezki Kutxako Eskulturako lehen saria eskuratu zuen. Iruñako Rotary Club klubak Proyecto Hombre erakundeari eman zion Servir Sarirako eskultura bat egin zuen. 1992 Irakasle-lankidea izan zen Arte Plastikoetako X. Mintegian: Artea ogibide gisa, arkitektura eskolan. Mintegia Hezkuntza Zientzien Institutuan izan zen, Nafarroako Unibertsitatean. 1995 San Ferminetako (Iruña) Kartelen Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. 1997 Agoitz Hiria (Nafarroa) Eskulturako lehen saria lortu zuen. 2002 Kalitaterako Nafarroako Erakundeak Bikaintasuna saritzeko sortutako Nafarroako Sarien garaikurrak egin zituen. Faustino Aizkorbek hainbat eskultura egin ditu Nafarroako espazio publikoetarako, bai eta nazioarteko maila duten antzeko proiektuak ere. |